Txapelketako lanak

Gaur egun jokatzen diren txapelketa ofizialetako ariketak, horiek epaitzeko arautegia eta epaimahaikoak EHATEk finkatzen ditu. Funtsean bi ariketa izaten ditu gaur eguneko txapelketak.

1. ariketa:

Artzainak txakurra artaldera bidaltzen du itzuli handi bat eginez; bidean bi bandera-tarte igaro beharko ditu eta artzainak bi aldiz geldiaraziko du epaimahaiburuak esandakoan. Ondoren, artaldea hartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik pasatuz artzainaren ondora ekarri eta han bilduko ditu. Jarraian, ardiak beste hesate batera eraman eta handik pasatu beharko ditu.  Ariketa honetan txakur batzuk itzulia artaldearen eskumako aldetik egiten dute eta beste batzuk ezkerreko aldetik.

2. ariketa:

Ariketa honetan, artzainak txakurra banderatxoz seinalatutako bide batetik bidaliko du  itzulia eginez eta artaldea hartu eta zuzenean eskortan sartu beharko du.  Sartzea lortuz gero, ondoren atera egin beharko du.

Ariketa bakoitza egiteko 7na minutu izaten dituzte txakurrek.

Bigarren ariketara lehenengoan puntuaziorik altuena lortu duten txakurrak pasatzen dira eta sailkapen orokorra bi ariketetako puntuak batuaz lortzen da.