Beste antolakuntza batzuekiko harremanak

EHATE Euskal Artzain Txakurraren Elkarteko kide da eta baita Euskal Abereak (http://www.euskalabereak.net) elkartekoa ere. Lehenak euskal artzain txakurra bultzatzea du helburu eta bigarrenak Euskal Herriko arraza autoktonoak sustatzea. 

Era berean, Herrialde Katalanetako Federació de concursos de gossos d'atura dels Països Catalans elkartearekin lankidetzan jarduten du, hemen txakurrak hango lehiaketetara eramanez eta alderantziz. 

Une honetan Herrialde Katalanetan liga bat dute honako lehiaketez osatua:  

  • Agres (Alacant)
  • Ares del Maestrat (Castelló)
  • Oceja (Rosselló)
  • Canillo (Andorra),
  • Prades (Tarragona)
  • Llavorsí (Lleida)
  • Castellar de n’Hug (Bartzelona)
  • Ribes de Freser (Girona)
  • Castellterçol (Bartzelona)

Horietara guztietara joan ohi dira Euskal Herriko artzainak.